2016(e)ko martxoa 1, asteartea

Errefuxiatuak

Egunero milaka pertsonek beraien herrialdeetatik ihes egin behar dute. Hori egiteko hainbat arrazoi daude: Batzuen herrialdetan gerra bat dago, besteak oso egoera txarrean daude beraien herrialdetan eta ihes egiten dute bizitza hobe baten bila. Gainera, ez dira bakarrik helduak, ume txikiak edota jaioberriak ere.

Pertsona hoiek errefuxiatuak dira eta ez dira beste herrietan legez sartzen, ez dauzkate paperik, baina are gehiago, ez dute etorkizun hobe bat ziurtatuta iritsi aurretik. Beraien biziak arriskatzen dituzte beraien herrialdetan dituzten bizi baldintza txarretatik ihes egiteko, baina bidean asko hiltzen dira, bai hotzez, bai gosez edota gaixotasunengatik. Gainera, herrialde askotan mugak itxiak dituzte eta egiten duten bideak  ezertarako du ezertarako balio izaten. Horretaz gain, hori gertatzen denean, ez daukate nora joan. Horren adibide dira Kroazia, Hungaria edo Eslovenia. Herrialde hauek mugak itxi dituzte eta horrez gain, harresiak eraikitzen ari dituzte errefuxiatuak sartzea sahiesteko.
Errefuxiatu talde bat bere bidean
"Errefuxiatuak" deituriko pertsona hauek herrialde askotatik datozte, adibidez Siria-tik, Irak-etik... eta bide gogor bat egiten dute Europara edo hurbileko beste herrialdetara joateko.

Errefuxiatuak ez dira bakarrik oinez joaten. Trenez edo pateraz ere. Pateraz joatean asko eta asko ito egiten dira, paterak buelta ematean.

Jakin beharra da Europarantz errefuxiatu askok egiten dutela alde, eta hemen, aldiro harresiak handitzen doazela. Pasatzea lortzen duten jende kopuru urriak oso egoera txarretan iristen dira, familiarik gabe, zaurituak, etab.